SUAIAREN REGGAE DOINUZ OSPATUKO DUTE URIBARRI ELKARTEAREN 40 URTEAK

Uribarri Elkarteak 40 urte!
Suaiaren reggae doinuz ospatu nahi du Bilboko Uribarri auzoak berrogei urte ta gero

Klikatu argazkian abestia entzun eta deskargatzeko!

Uribarri Elkartea bizirik dagoela.

Auzokide honen kantuak Euskal Herriko Taberna zaharrenaren titulua irabazi nahi duen elkartea omendu nahi du. Azken lau hamarkadetan ugariak izan dira auzo honetako txokoan gertatutako pasarteak. Asko izan dira bertatik pasatu diren norbanako naiz kolektiboak eta handia izan da urteetan zehar auzoko herri mugimenduari eman dion hauspoa. Unerik gazi-gozoenetan kale malkartsuetan gertatutako guztiaren lekuko zuzena dugu espazio hau. Aurrekoa argi geratu dadin, ospakizun anitzak burutu izan dituzte kideek azken urtean zehar, baina izena duen guztia omen da baldin badio euskal mitologiak, kantua duen guztia itzela omen da eransten du Uribarri Elkarteak. Urte berriari agurra emateaz gain, hamarkada berriarekin hasteko irrika erakutsi dute kantuz, auzolanean egunero Uribarri buruaskeago bat eraikitzeko helburu argiaz.

Horrexegatik ondorengoa azpimarratzen dute Gorkaren hitz musikatuek: hamarkada hauen memoria mantentzearen beharra; eta etorkizunerako proiektu berriak elikatzearen garrantzia.
Suaia ekoizpen musikalaz arduratu da, eta bere ahotsaz gain, Eukene eta Eirek ere parte hartu dute kantuan. Ibon Larruzeak grabaketa, nahasketa eta masterizazio lanak burutu ditu Euridia estudioan.
40 urte eta gero borrokan jarraitzen dugu.

Auzolanean egunero, ezin gaituzte garaitu!

Cookie-ak erabiltzen ditugu, baina datu pertsonalak ez ditugu gordetzen [informazio gehiago] ACEPTAR

Aviso de cookies