Lau kanta aurkituko dituzue, bi berri eta bi zahar. Berrien artean, Re-Version reggae xamurraz hasi, eta tensioz beteriko pasarteari lekua egiten dion kanta; eta Hiru Egun, Frantzeskaren ohiko tiro punkyaren hildotik egiten duena. Kanta zaharren artean berriz, zuzenean ikusi ez den kanta bat: bere “BasauriOn! EP”-ko nº3 kanta, taldearen hurbilketa xumea Jazz mundura. Eta amaitzeko, letra zahar baten moldaketa berezia, El Gran Artefakto hain zuzen, estatu eraikuntza/biolentziaren inguruan diarduena eta Rage Against the Machine-eri keinuz josia dagoena.

Laurak bereziki landuak parada horretarako, batzuk ia bozetu mailan. Izan ere, Frantzeskak grabazio honen aurrean, menperatutako kanta zaharren erosotasunetik ihes egin, eta bide berrietara ekin zion burubelarri. Saria jaso zutenetik, eta grabatu bitarteko denbora epean sortutakoa erakutsiz, hiru hilabeteko lana.

Grabazioan “ZeindaZein?” taldeko Gorka Chamorro abeslariaren laguntza jaso zuten “Hiru Egun” kantan. DVDearen sorkuntzan berriz, Stereozona bideogile bilbotarren lana Arriguri sortzaile talde bizkaitarrarena lanarekin borobiltzen da, Frantzeskaren ohiko Kaxa-proposamen desberdin barria sortuz. Oraingoan argazki eta ehunezko piezekin sortutako “puzzle” bat da. Honetaz gain Arriguri taldeak 3D inguru, espazio eta interaktibotasunarekin esperimentu txikia prestatu du DVDaren menurako.

Taupakakideok sorkuntza lanak libre eskeintzearen apostuari jarraituz, SSMMXIV DVDko elkarrizketa eta kanta denak Youtuben jarri ditu Frantzeskak. DVDaren formatu fisikoa eskuratzeko arrazoiak beste batzuk direlarik.

Arriguriren online dendan zuen SSMMXIV DVDaren kopia lortzeko aukera duzue, eta hadi, kontuan izan 50 aleko serie laburra dela!

El Gran Artefaktok aurrera darrai.

http://elgranartefakto.com/