Horretarako, Larraitz Zuazoren gidaritzapean (www.begirabideoak.eus) izugarrizko edizio lanari aurre egin diote, irudiak banan-banan jorratuz eta ikusentzunezko formatuaren aldeko apustu garbia eginez.

Bideoklip honetan, Solteren abestiaren erritmo biziarekin batera, ezohikoa den animazio grafikoa gauzatu dute. Era honetan, abiadura azkarrean igarotzen den hiru minutu eta erdiko pieza artistiko hau di-da baten dasta dezakegu. Erritmo biziak, irudi abstraktuekin uztartuz.
Animazioak ematen dion bereizgarritasunagatik eta, zergaitik ez, adierazten duen zoramen puntuagatik, lortutako emaitza deigarria, bitxia eta ikusgarria da.