Denak izaten du hasiera eta bukaera bat, eta Solte taldearena heldu da.

Talde moduan gure bizitzako hamaika urte konpartitu ditugu zuekin batera, hamaika urte ta beste 1497101435005hainbeste bizipen. Bi estatuen errrepresio eta laguntza eskasen gainetik pasatako hamaika urte.

Asko izan zarete une berezietan gurekin izandakoak. Kontzertuetan, estudioan grabatzen, bideoklipetan, batzarretan… eskertzekoa da zeinen handiak zareten, zuek ere Soltetarrak zarete!

Urte guzti hauetan hamaika gaztetxe, herri, auzo, taberna eta abarren egoteko aukera izan dugu, jende berri asko, eta talde askorekin esperientzia musikatu hau bizitzea plazer hutsa izan da! Mila esker gure zuzenekoak posible egin dituzuen, lagun, gaztetxe, jai batzorde, txosna gune, eragile, soinu teknikari, musika talde eta ikustera gerturatutako guztiei.

Eta ezin ahaztu gure ondoan eta beti laguntzeko prest izan zareten, Unai Bergara, Mikel Torrijos, Iñaki ta Christian, Pikapi, Iñaki Jauregi, Urtzi Arrieta, Txopez, Larraitz Zuazo, Kanttuenea ekintzak, Taupaka Elkartea ta bertako kamaradak, bikote, senide… ta nola ez, gure koadrila maitea.

Gure azken agurra, azken egurra banatzeko eguna izango da. Hileta jaia alegia. Zuek guztiekin batera izerditzeko gaua. Uztailaren 15ean Santutxun agur esango diogu Solte-ri. Bertako txosnagunean eskainiko dugu gure azkenengo kontzertua lagunez inguraturik,

Bertan elkar ikusiko garelakoan… egurre eta ohore Solte!

Txipi, Aritza, Tolo, Aingeru eta Txitxo.

                                                                                             (SOLTE)

 

 

 

Santutxun,2017ko Ekaina.