Duela aste batzuk eman zuten ezagutzera taldekideek hamaika urte kontzertuz kontzertu ibili ostean taldea desegingo zutela, Euskal Herrian zein hemendik kanpo aritu eta gero. Hasiera batean grabazio lanak alde batera utzi eta zuzeneko emanaldiak soilik eskaintzen zituzten, baina publikoaren interesa medio, grabazioaren munduan barneratu eta hainbat izan dira argitaratu dituzten lanak, hiru disko hain zuzen ere.Captura de pantalla 2017-07-24 a las 15.15.16

Taupaka Elkartean, azken agur hori irudietan jasotzeko apustua egin genuen eta zuzenekoa grabatu, Taupaka.eus -en doan deskargatzeko aukera egongo gainera. Horretaz aparte, hilabete honetako Taulapetik saioa berezia izango da, Solte taldeari eskainiko bait diogu tartetxo hori hainbeste merezi duten omenaldi bat egiteko.

Bost taldekidek osatu izan dute Solte; Haritz “Txipi” ahotsak, Aritza bateriak, Jon “Tolo” gitarra eta koroetan, Aingeru Cardaño gitarran eta Oskar “Txitxo” baxuan eta koroetan. 2011an kaleratu zuten beraien lehenengo lana, estudio-lan luze bat grabatu eta argitaratu zuten, hamabi kantuz osatutako “Distantzia Nahikoa!” (Musika Herria disketxea) diskoa.

Urte betera kaleratu zuten hurrengo lana, berezia eta ezberdina izatea nahi zutena. Lau kantu berrik, bideoklip batek eta sorpresa batek osatutako lana, “EroAlea” izena hartu zuen diskoak eta Taupaka Elkartearen zigilupean argitaratu zen.

Hirugarren lana 2016an argitaratu zuten, hamargarren urteurrena aitzakiatzat hartuta. “IXA” du izena lanak eta indar askorekin iritsi zen izerdi, gogo eta mimoz egindako lan hau. Bilboko The Rock Studios-en grabatu, nahastu eta masterizatu zuten, Urtzi Arrieta eta Carlos teknikariaren eskutik.