Nizuri Tazuneri taldeak abenduaren 5ean aurkeztu zuen bere lan berria: “Zazpi”.

Lan berri honetan, Donostiako bi sortzaileek, azaldu egin nahi dute jendarte berri batean, sentsibilizazio berritzailea eskeintzeko asmoz, errenazimendu metaforiko batera gonbidatzen gaituzte. Honetan, “zahar eta berri”-aren zubi bat sortuz, trantsizioa gainditzeko asmoz, ez dute artearen errenazimendua bilatzen baizik eta sortzaileak izaki berri batean bihurtzea artearen bidez. 14 abestiz osatutako lan berri honek, 7 bekatu kapitalaz eta bere kontrakoak islatzen ditu, gaur egungo errealitate sozialen sakontasun eta ikerketa kritikoak eginez.

Gaur, taldeak lan berri honetan aurkitu daitekeen “Umiltasuna” bideoklipa aurkeztu du, Arrigurik sortutako bideoarekin.