Gabriela Machado eta Kyata Chiblah artistek egin dituzte aktore lanak, beraiek dira bideoan kontatzen den istorioaren protagonistak. Sormen eta teknikari lanetan aritu dena, aldiz, Maisha Mc euskal ekoizle musikala izan da, euskarazko rap kantaria eta sortzailea ere badena.

Gogoeta eta salaketa

Bideoklipean kontatzen den pasarteak desamodioa eta inkomunikazioa ditu oinarri, kontzeptu biak uztartzen dituen gogoeta bat da eta horren bidez, sekula beteko ez diren ametsak omendu nahi dira. Fani eta Norzzone taldekideek esandakoaren arabera, neoliberalismo kanibala salatu nahi izan da bideoklip honen bidez, horren aurkako mezua iradokitzea.