Gorka Suaiak, proiektu ezberinetan parte hartu eta gero (Kodigo Norte, Askapen Sound System, Esne Beltza, Suaia eta Lahaine,…), bere bakarkako sorkuntzari bidea ematen dio, 2016ko azaroan bere abesti guztien erremixak disko bakar batean barnebilduz, Kimo Soundz-ek nahastutako 22 kantuz osatutako mixtape batean.

“Iñigo Cabacas gogoan dub”: 5.urteurrenean omenaldia irudietan

Data sinboliko eta berezi honekin bat egiteko asmoz, Gorka Suaiak Piztu! Mixtape azken lanean  Iñigori eskaini zion reggae-dub omenaldiaren bideoa argitaratu du, Tiro Pun Ekoizpenak-ekin elkarlanean.

Igandean Iñigo Cabacasen erailketaren bostgarren urteurrena beteko da, bost urtez justizia eske, bost urte luze inpunitate eta ahanzturaren aurka borrokan.