Gorka Suaiak Errekaleorren aldeko keinua egin du!

2017/05/29 - 13:13
IMG_0156

Gorka Suaia sortzaileak, Euridiarekin batera, Errekaleorren aldeko abesti bat sortu du. Maiatzaren 25ean, Errekaleor auzo autogestionatua hustu nahian, argindarra eten eta auzotarrak baita bertara babesa eskeintzera hurbildu zirenen kontra oldartu zen polizia.

Abesti honetan, Gasteizen kokatutako Errekaleor auzo autogestionatuari babesa eman nahi zaio, Errekaleorren aurkako jazarpena salatuz eta auzolanaren garrantzia isladatuz.

Auzolana zainduz gero, auzolanak zainduko zaituko beti. Geroa gurea sortuz Errekaleor Bizirik!

Argindarra moztuz gero, suak argituko gaitu! Auzo indarraz bero bero, ezin gaituzte garaitu!

#GukArgiDaukagu #ErrekaleorBizirik




Zabaldu!

Zabaldu edukia sare sozialetan: Facebook | Twitter





Cookie-ak erabiltzen ditugu, baina datu pertsonalak ez ditugu gordetzen [informazio gehiago] ACEPTAR