GATOMEK URRIAREN 30EAN AURKEZTUKO DUEN “BUELTAN GATOZ” LANAREN AURRERAPEN KANTA AURKEZTEN DU BIDEOKLIP BATEN LAGUNTZAZ: “EZTAU BAKERIK”

Gatom, Bermeoko rapero gazteak ez da geldirik egoten eta 2018.urtean, bere bigarren lana aurkezten du “Bueltan gatoz” izena hartu duena eta urriaren 30ean argitaratuko duena. Gaurkoan, lan berri honetan aurkitu dezakegun “Eztau bakerik” abestia aurkeztu du sortzaileak bideoklip baten laguntzaz.

Gatomek 2010.urtean sarbidea izan zuen musika munduan, urte horren bukaeran bere lehenengo maketa aurkeztuz. Handik aurrera, hainbat lan argitaratu ditu euskeraz eta gaztelaniaz.

“Esnea hil gazta tiro pun” eta “Kostako Vibes” diskoak argitaratu izan ditu 2015 eta 2016 urteetan. 2018.urte hasieran, “Kostako Vibes – Binomio” lana argitaratu zuen, estilo aldaketa eginez eta rap eta reggae doinuetan murgilduz, 11 abestiz osatutako lana aurkeztuz. Lan hau, Bermeoko rap abeslariak 2016. urte bukaeran aurkeztu zuen “Kostako Vibes” lanaren bigarren atala edo “b” aldea izan da, jendartean islatzen den binomio edo dualitateari erreferentzia egiten diona.

2018ko urriaren 30ean, 8 hilabete geroago, maxi berri bat aurkeztuko du, “Bueltan gatoz” izenburua hartuko duena eta 4 abestiz osatuta dagoena. Honetan ere rap eta reggae doinuak uztartu ditu eta ez du formatu fisikoan argitaratuko.

Gaurkoan aurkezten duen “Eztau bakerik” abestian, lan berrian aurkitu daitezkeen musika eta doinu estilo berriak antzeman daitezke. Abestiak, izarrik egoteko momentua dela azaldu nahi du, non arazoei aurre egiteko itxurakeriak utziz, ekintzara pasatzearen beharra erakutsi nahi du.

 

Bideoa 2018ko urrian grabatua izan da sortzailearen herrian eta Javi Deafman grabatu du, TiroPun Ekoizpenak arduratuz bere edizioaz.

Cookie-ak erabiltzen ditugu, baina datu pertsonalak ez ditugu gordetzen [informazio gehiago] ACEPTAR

Aviso de cookies