Gatom raperoak “Kostako Vibes – Binomio” diskoa argitaratu du.

Bermeoko raperoa den Gatomek gaur “Kostako Vibes – Binomio” (Taupaka Elkartea, 2018) diskoa argitaratu du, 11 abestiz osatutako lana eta rap eta reggae doinuak uztartzen dituena.

Klikatu irudian diskoaren fitxara joateko eta doan deskargatzeko!

2010.urtean musika munduan murgildu zen Bermeoko sortzaileak eta ordutik aurrera hainbat proiektu sortu ditu euskaraz eta gazteleraz. 2010. Urte bukaeran bere lehenengo maketa kaleratu zuen. 2014.urtean autoekoizpenaren aldeko apustua egin zuen eta Dj Akabaren laguntzaz, “Esnea hil gazta tiro pun” diskoa sortu zuten, 2015.urtean argitaratu zuena. 2016.urtean, Bermeoko rap abeslariak estilo aldaketa egin zuen eta rap eta reggae doinuetan murgildu zen urte bukaeran 14 abestiz osatutako lana aurkeztuz “Kostako Vibes”.

2 urte geroago, “Kostako Vibes – Binomio” lana aurkezten digu sortzaileak, hamaika abestiz osatutako diskoa. Lan hau, Bermeoko rap abeslariak 2016. urte bukaeran aurkeztu zuen “Kostako Vibes” lanaren bigarren atala edo “b” aldea da, jendartean islatzen den binomio edo dualitateari erreferentzia egiten diona.

Lan berri honetan, sortzaile ezberdinen kolaborazioak izan ditu eta sortzailearen aburuz “tristura eta iluntasunetik, alaitasunerako bidai bat da”.

Cookie-ak erabiltzen ditugu, baina datu pertsonalak ez ditugu gordetzen [informazio gehiago] ACEPTAR

Aviso de cookies