Crowdfunding kanpainarako sari sorta apala eraikitzea zen asmoa; disziplinarteko bilduma zabal-zabala da, ordea, aurkezten dutena. Frantzeskaren abesti batek proposatutako ideiaren inguruan, Lander Rekakoetxearen marrazkiekin kamisetak, txapak, DVDea eta kaxa bat sortu dute; eta honen guztiaren bitartez, diseinu, bideo, argazki, jantzi, salmenta, plazaratze eta abar luzea uztartzen dituen “El Gran Artefakto” izeneko lanaren pikorta erein dute.

Dena eskuz eta mimoz, artisauen moduan.

Ildo horretik, www.elgranartefakto.com webgunea eta Facebook, Twitter zein Instagramean #ElGranArtefakto hashtag-ak prestatu dituzte ere, saria jasotzen duenari jolastu eta parte hartzeko aukera hurbiltzeko asmoz, sariak objetu antzuetan geratu ez daitezen.

Crowdfunding kanpainan parte hartu ez bazenuen ere, oraindik badago aukera “El Gran Artefakto”-n parte hartzeko, Arriguriren online dendan bildumaren hurrengo atala eskuratuz.

“El Gran Artefakto”-k aurrera darrai.