Feos Pero Majos (FPM) taldea 2003.urtean jaio zen, Ugaoko txosnagunean kontzertu bat eskeintzeko Amaiur erromeriako eta Nerbioi ibarrean dauden musikariak elkartu zirenean. Feos Pero Majos taldekideek, argi zuten zein izan behar zen haien helburua: herriko jaiak eta plazak alaitzea folklore tradizionalari punk estiloa gehituz eta mezu barregarriekin uztartuz.

Hurrengo urteetan, Euskal Herritik zehar kontzertu ezberdinak jo eta gero, 2006an aldaketak egin eta talde finko bat osatu zuten. Ordutik aurrera, taldeak leku ezberdinetatik pasa da jai eta plaza ezberdinetan kolorea eta irain goxoak zabalduz. Bi urte geroago, 2008.urtean, zuzeneko DVDa grabatu zuten, taldearen agurra irudietan izateko eta haien publikoari eskerrak emateko. MusikHerria-rekin kaleratutako lanak izandako arrakasataren ostean, beste hainbat kontzertu ematea erabaki zuen taldeak, 2015ean oholtzak utziz.

Oraingoan, 2017.urtean, taldea berriro bueltan da, zehaztugabeko eta xarmaz beteriko bira labur bat eskeiniz.

Zuen herrian nahi badituzue, agian oraindik garaiz zabiltzate!

Kontratazioa: info@taupaka.eus / 688 840 713