EZAGUTZEN: GATOM!

Gatom 2018ko martxoaren 20an argitaratu zuen “Kostako Vibes – Binomio” lana, 2016. urtearen bukaeran sortutako “Kostako Vibes” lanaren jarraipena edo “b” aldea moduan aurkeztu duena.

Taupaka Elkarteak Ezagutzen atala martxan jarri zuen urte honetako otsailean, Taupaka Elkartea osatzen duten sortzaileei haien lanak aurkezteko tartea zabaltzeko eta pasaden urtean abiatutako “Taulapetik” atalari jarraipen bat emateko. Ezagutzen atalak, elkartearen parte diren sortzaileen lanak eta bilakaera azaldu nahi ditu, bizi izan dituzten esperientzia eta bizipen guztiak barnebilduz; horretatik aparte, “Ezagutzen” bideoetan, sortzaileen emanaldien zatiak ere agertu daitezke, kultura askearen zuzeneko ekitaldi moduan aurkezten direnak.

Gaurko “Ezagutzen” bideoan, Gatom rap abeslariak, bere bilakaera azalduko du musika munduan eta hilabete honetan aurkeztu duen “Kostako Vibes – Binomio” diskoaren aurkezpena egiten du. Gainera, bideoan, Loraldia jaialdiaren barruan Taupaka Elkartea-k antolatutako #Bilbronx jaialdian Gatom emandako zuzenekoaren irudiak agertzen dira.

Cookie-ak erabiltzen ditugu, baina datu pertsonalak ez ditugu gordetzen [informazio gehiago] ACEPTAR

Aviso de cookies