Taupaka Elkarteak #Ezagutzen atal berria aurkezten du. Honetan, Endika LaHaine sortzailearen liburua aurkezteaz aparte, bere bizitzan zehar sorkuntzaren ibilbideari errepasoa egiten da.

Endika LaHaine, Barakaldon 1982. urtean jaioa, bere lehenengo idazkiak nerabezaroan idazten hasi zen eta Frantziako kaleetan rap-a ezagutu ostean, honen influentzia izan eta musika estilo honetan murgiltzen hasi zen, denbora gutxi batera “121 krew” taldea osatuz hainbat lagunekin batera.

20 urte pasa dira sortzaileak musika munduan murgildu zenetik eta geroztik, proiektu ezberdinen sortzaile eta parte hartzaile izan da (Bunpada Sound, Suaia eta LaHaine, Salbuespunk,…). Gainera, Endikak antzerki munduan ere parte hartu du “Fausto herritar eredugarri” eta “El otro es nosotros” antzezlanetan. Azken honetan, musika sorkuntza beregain hartu zuen Nahiel Ibarrolarekin batera.

Gaurkoan, sortzaileak bere lan berria aurkezten du, liburu formatuan datorrena eta bere bizitzan parte hartu duten olerki guztiak bildu nahi izan dituena. Horretarako, idazketari garrantzia eman eta olerki bilduma osatu du sortzaileak, “Lobo-Otsoa” liburua (Taupaka Elkartea, 2018). Liburuan, olerkiak atalka banandu ditu sortzaileak.