EZAGUTZEN: ARRANO PERTXA ETA LENGU ILUNA TALDEA

2017.urteko martxoan, Taupaka Elkarteak “Taulapetik / Taulagainetik” egitasmoa martxan jarri zuen eta orain, urte bat beranduago helburu berdinak bete nahian “Ezagutzen” egitasmoa martxan jarri du.

Era honetan, Taupaka Elkartea osatzen duten sortzaile guztien lana islatu eta elkarrizketen bidez hauen sorkuntzaren nondik norakoak azaldu nahi dira. Era honetan, sortzaileak berak, espazio bat dauka bideo formatuan zabaltzen dena azaldu ahal izateko bere lanaren xedea zein den, zer transmititu nahi duen, nondik atera den,… sortzailearen espazio bat bilakatu nahi da “Ezagurzen” egitasmo hau, sortzailearen espazioa #KulturaAskea zabaltzeko.

Lehenengo bideo honetan, Taupaka elkarteak 2018an ateratako lehenengo lanari erreparatzen dio, Arrano Pertxa eta Lengu Iluna taldeak argitaratutako “Jaungoikoa, dirua eta erritmo zaharra” diskoa.

Cookie-ak erabiltzen ditugu, baina datu pertsonalak ez ditugu gordetzen [informazio gehiago] ACEPTAR

Aviso de cookies