Taldearen ezaugarri den Rock estiloa nabari da lan honetan, beti ere, filosofiatzat duten trikitixa gailenduz. Gainera, sorpresa hunkigarri bat darama ezkutatuta, bonus track bat gehitu baitiote amaieran.gure bidea PORTADA

Bonus track-a: Eduardo Etxebarria “Piti”-ri omenaldia

Eduardo Etxebarria “Piti”-ri omenalditxo bat egin diote Atzekabe taldekoek ezusteko gisa, trikitixa eta panderoa bakarrik erabilita grabatutako abesti bat txertatu dute diskaren bukaeran, duela urteak egin ohi zen bezala.

Eduardo Etxebarria “Piti” du izena kantuak eta “Piti”-ren trikitia erabili dute abestian, omenaldia oraindik ere ederragoa bilakatuz. Diskan bertan aurkitu dezakegu honi buruzko informazio osotuagoa.