Urko Gonzalezek (FDLN talde ohiaren MCak) eta David Rodriguez a.k.a. ELADOSKUROk (LA BANDHA DEL PATIO taldeko ekoizleak) 2016an elkarrekin Kid MIDI & Bang!Vega lana argitaratu eta gero, ARRANO PERTXA ETA LENGU ILUNA proiektua sortu dute. Proiektu honen barruan, bikoteak gaur bere lehen diskoa publikatu egin du “Jaungoikoa, dirua eta erritmo zaharra”.

Klikatu argazkian diskoaren fitxara joateko!

Proiektu honetan, fikziozko bi pertsona agertzen dira eta horiek, Estatu Batuetan laurogeita hamarreko hamarkadan jorratu ziren soinu eta tematiken bila ibili dira. Abestietan jarrera lehiakorra, delinkuentziaren apologia eta diruaren goraipamena egin dute eta Ipar Ameriketako HipHop klasikoei ere gorazarre egin diete hainbat erreferentzien bidez. Hori guztia euskal kultura eta bizimoduarekin nahastu dute G-FOLKa sortzeko prest, Californian sortutako G-FUNK (Gansgta funk) soinuaren omenez.

Euren lehen lana ¨JAUNGOIKOA, DIRUA ETA ERRITMO ZAHARRA¨, arestian aipatutakoaren aldarrikapena diren zazpi abestiz osaturik dago. Erritmo gogor eta hitz gordinekin batera aurki ditzakegu kaleko bizimodua, drogen inguruan sortzen diren harremanak eta erraparen barruan tradizionalak diren “ego trip”a eta lehiakortasuna.