ARRANO PERTXA ETA LENGU ILUNA TALDEAK “GAUR JAIO DA” BIDEOKLIPA AURKEZTEN DU

 

Arrano Pertxa eta Lengu Iluna taldeak 2018ko urtarrilaren 18an aurkeztu zuen “Jaungoikoa, Dirua eta Erritmo Zaharra” diskoa, Estatu Batuetan laurogeita hamarreko hamarkadan jorratu ziren soinu eta tematikak goraipatuz. Disko berri honetan, erritmo gogor eta hitz gordinekin batera aurki ditzakegu kaleko bizimodua, drogen inguruan sortzen diren harremanak eta erraparen barruan tradizionalak diren “ego trip”a eta lehiakortasuna.

Gaur taldeak bere disko berriaren bigarren bideoklipa aurkezten du: “Gaur Jaio da”. Abesti honetan, Euskal Herriko hip-hop panoraman beraien burua aurkeztu nahi izan dute Arrano Pertxa eta Lengu Ilunak, euren jarreraren deskribapena eginez.

Bideoa, Zierbena, Errekalde eta Astika auzoan grabatuta dago eta Etchekoy Anaiak sortu du.

Cookie-ak erabiltzen ditugu, baina datu pertsonalak ez ditugu gordetzen [informazio gehiago] ACEPTAR

Aviso de cookies