Arrano Pertxa eta Lengu Iluna taldeak urtarrilaren 18an aurkeztuko du bere disko berria: “Jaungoikoa, dirua eta erritmo zaharra” izena izango duena. Aurrerapen moduan, diskoan agertuko den “Lengu” abestiaren bideoklipa aurkeztu digu bikoteak.

Bilbotarra den Urko Gonzalezek, 2002. urtean 17 urte zituelarik, FDLN (Fenómenos de la naturaleza) taldeko sortzailetako bat izan zen. 11 urte pasa ostean eta hiru lan kaleratu eta gero taldea desegin zen.

Urko Gonzalez bakarlari moduan jarraitu zuen bere bidea eta 2015.urtean, Aresan ekoizlearekin batera, ¨Canciones al este de la brujula¨ diska aurkeztu zuen, Asiar folklorearen soinuak sampleatzen eta bidai baten historia kontatzen.

David Rodriguez aka ELADOSKURO, Hiphop ekoizle bilbotarra, 2004. urtean hasi zen musikaren munduan, LA BANDAH DEL PATIO taldean ekoizle nagusi bezala. Gainera, bere taldekidea den SUPRAHren bakarkako lana ekoiztu du guztiz. Bilboko hainbat talde eta bakarlariekin lan egin du eta Bilbo hiriko hamaika rap disketan parte hartu du (Myke Epel, Shintoma, +KeSoul,…).

2016an Urko Gonzalez eta David Rodriguez elkartu eta KID MIDI & BANG!VEGA proiektua aurkeztu zuten. Kassetean ataratako lana, rap dibertigarria eta zuzenean gozatzeko lana bihurtu zena.

Lanaren aurkezpena bukatzean, bikoteak ARRANO PERTXA ETA LENGU ILUNA proiketua sortu du, euren lehen lana euskaraz. Honekin, laurogeita hamarreko hamarkadan Estatu Batuetan egiten zen soinua eta tematikaei omenaldi xume bat egin nahi izan diote.

Urtarrilaren 18an kaleratuko dute ARRANO PERTXA ETA LENGU ILUNA taldeak bere lehen diskoa izango dena “Jaungoikoa, dirua eta erritmo zaharra” (Taupaka Elkartea, 2018). Oraingoan, diskoan aurkitu dezakegun “Lengu” abestiaren bideoklipa aurkezten du taldeak aurrerapen moduan. “Lengu” abestia, betiko hip-hop klasikoan dago oinarrituta. Abestiak, kaleko bizimodua, drogen inguruan sortzen diren harremanak eta raparen barruko munduan tradizionalak diren “ego trip” eta lehiakortasun gaiak jorratzen ditu.