ANTXO TA PANTXA BIKOTEAK “AHAZTUEN DISTIRA” IKUSKIZUN BERRIA AURKEZTUKO DU BIHAR TXIRBILENEA KULTURGUNEAN

Ahaztuek gure jendartean izan duten, egun duten eta izango duten garrantzia islatu nahi du bikoteak”

Antxo eta Pantxa pailazo bikoteak bihar “Ahaztuen Distira” ikuskizun berria aurkeztuko du Sestaon kokatutako Txirbilenea Kulturgunean arratsaldeko 18:30etan.

Antxo ta Pantxa pailazo bikote animatua da, dantza eta musika oinarri izanda, ikuslegoaren parte hartzea bultzatzen du haien emanaldi guztietan. Bikote honek, hiru antzezpen ezberdin ditu, guztiak haur, gazte eta helduentzat bideratuak direnak eta jendartean dauden gai sozial ezberdinak landuz, baloreen heziketa transmititu nahi du.

“Eutsi dantzari”, “Museoaren taupadak” eta “Amamaren ganbara” ikuskizun ezberdinak aurkeztu ditu bikoteak Euskal Herriko txoko ezberdinetatik. Oraingoan, “Ahaztuen distira” antzezlana aurkezten du taldeak, jendartean “ahaztuak” diren pertsonak ikuskizunera hurbilduz eta merezi duten garrantzia emanez, ahaztuen distira gogora ekarriz hain zuzen ere.

Gainera, antzezlen berri honetan, Unai Silvestrek, “Txikito”, Antxo ta Pantxak sortutako letrei musika jarri die; “Amamaren Ganbara” ikuskizunean taldearekin egin bazuen ere, oraingoan bakarlanean ekin dio musika sortzeari.

Cookie-ak erabiltzen ditugu, baina datu pertsonalak ez ditugu gordetzen [informazio gehiago] ACEPTAR

Aviso de cookies