3Diska berri honen jaiotzak sorpresa ugari ekarriko dizkigu. 15 urte luze pasa dira dagoeneko taldea sortu zenetik eta hiru eszenatokiak utzi zituztenetik. Taldekideek hainbat proiektu ezberdinetan parte hartu duten arren, berriz elkartu eta material berria ateratzeko nahia zuten aspalditik.

Hori dela eta, talde barakaldarra, lan berezia prestatzeko ideiarekin, orain ihaz hasi zen lanean. Laster izango duzue emaitza eskuartean, Alde batetik, material berria izango duen “Mahatsen denbora”, eta bestetik “Azken afaria” bildumak diska bikoitza osatuko dute.

Esan bezala, aurrerapen moduan, Pariseko arkakusoen merkatuan grabatutako bideoklipa aurkezten dute, Maisha Mc-k ekoiztua. Arkakusoak ikustea zaila izaten da, baina etengabe ari dira lanean, apopiloen ongizatea izorratu nahiean.