“Testuaren aldetik eta era musikalean ere, aurrera aterako dituen abestien estilo berri baten hasiera adierazten du abesti berriak”.

Xatiro, Bilboko rap abeslariak, “Como Deadpool” abestia aurkezten du gaur bideoklip baten laguntzaz, bere proiektu berriaren ibilbidea islatzen duen abestia.

Unai Hernandez Unda-k (Bilbo 1983) Xatiro ezizenarekin 2003.urtean hasten da raparen munduan Kukutza III-ko entsaio lokaletan. 2004.urtean, Kukutzan sortutako Fenomenos de la Naturaleza taldean sartzen da, hauekin batera hiru diska kaleratuz.

2002an, Arte Ederretan lizentziatu eta taldea uztea erabakitzen du, bere bakarkako lehenengo lanean zentratzeko eta lehenengo letrak   idazteko asmoz. Bere proiektua diseinatzen hasten da, ibilbide bat markatuz eta 2016an “Xatirokeriak” bere lehenengo lana argitaratuz. Lan hau, Aresan eta Ruben G. Mateos ekoizleek gidatzen dute.

2016tik, bere lehenengo lana aurkeztu zuen unetik, Xatiro raperoak ez da geldirik egon eta bere proiektu berria diseinatzen ibili da. Proiektu berri hau ez du formatu fisikoan aurkeztuko duen abesti bilduma, abesti ezberdinak bideoklipekin batera aurkeztuko baititu sortzaileak.

Gaurkoan, “Como Deadpool” erderazko abestia aurkezten du rap abeslariak. Abestian, Xatirok letra guztietan egiten duen legez, pop kulturaz baliatzen da egunerokotasunetik hanka egiten duen pertsona batez hitz egiteko, izan ere, leloan hainbat alditan errepikatzen duen Deadpool komikiaren pertsonaia aitzakia bat besterik ez da ihesaldi hori jorratzeko. Dena den, bereizten dion umorea, ironia galdu gabe, sortzailearen aburuz, “egindako letrarik poetikoenetariko baten aurrean aurkitzen garela” esan genezake. Abestia, Ruben G. Mateosek konposatutako erritmo eta sintetizatzaile “espazialek” bidai berezi batera eramaten du.