Suaiak, Gasteizko reggae sortzaileak, Ama Rebel bandarekin batera “Raggamuffin Kamarada” lana aurkeztu zuenetik, bere lehenengo singlearekin dator bideoklip baten laguntzaz: “BIZI ETA IKASTEN”.

2018.urte bukaeran aurkeztu zuen Suaia eta Ama Rebel taldeak “Raggamuffin Kamarada” lana eta ordutik, Suaiak bere lehenengo singlea aurkeztu berri du gaur: “Bizi eta ikasten” bideoklip baten laguntzaz aurkezten duena eta sortzaileak esan duenez, ez da urte honetako bakarra izango, beste batzuk martxan daude.

Hip-hop-ak, mugak jartzen dizkiogula gure buruari erakutsi zion Gorkari, baita musika eraldaketarako tresna bat dela.

10 urte Kodigo Norte taldearekin batera egon ostean, 2012. urtean bere bakarkako ibilbideari ekin zion Suaiak, amets bati jarraituz: euskara ikasi eta euskaraz abestu.

Sortzaileak, “Askapen Sound System” proiektua martxan jarri zuen “Mundua salgai” diskoa argitaratuz. Lan honen bultzadaz, Venezuelako kanta bolibartarrean abesteko aukera izan zuen eta Esne Beltza taldearekin batera Gora Tourrean izan zen. Taldea utzi eta gero, 2015.urtean, Endika LaHaine Barakaldoko rap abeslariarekin batera, “Herrima” EPa argitaratu zuen, hip-hopa, soinu elektronikoa eta borroka disko batean nahastuz.

2016.urtean, KimoSoundzs-ekin batera, “Piztu” mixtapea kaleratu zuen sortzaileak, azken urteetako ibilbidearen laburpen ezin hobea eginez eta hainbat estilo ezberdin uztartuz.

2017.urtean, Suaiak, Ama Rebel reggae bandarekin topa egin zuen eta “Suaia eta Ama Rebel” taldea sortu zuten. Hilabeteak proiektu berri batean lanean egon ostean, 2018ko udazkenean, “Raggamuffin Kamarada” diskoa aurkeztu zuen Suaiak Ama Rebel bandarekin batera.

Gaurkoan, sortzaileak bere bakarkako lana ez duela alboratu argi utzi digu. “Bizi eta ikasten” abestiak, historia aldatu duten egoera ezberdinen inguruan hitz egiten du, nola pertsonek ere haien historia aldatu dezaketen, bakoitzaren helmugaren jabea izatearen ideia. Irrikatzen dugun askatasun portura heltzeko behar den itxaropena eta borroka.

Abestia, Bartzelonan bizi den Gasteizko produktoreak, Kalen, sortu du. Suaia ez da Kalenekin egiten duen lehenengo elkarlana, Markes iraizoz-ekin batera ateratako “Arnasa” maxiaren “Gurean tinko” abestia ere produzitu zuen.

Bideoa Bilboko Zirika gunean eta Billano Lurmuturrean grabatu da eta Tiro Pun ekoizpenak egin du. Abestiaren grabazioa Laga estudioan izan da eta nahasketaz eta masterizazioaz Ibon Larruzea arduratu da Euridia estudioan.