Beste proiektuetan buru-belarri aritu ostean, Gorka Suaiak (Askapen Sound Sistema, Esne Beltza, Kodigo Norte, Suaia eta Ama Rebel) eta Endika Lahainek (121krew, Bunpada Sound)  2015ean Herrima lana argitaratu zuten. 2019.urtearen bukaeran, bi sortzaileek berriz elkartu dira eta oraingoan instrumentuak batu dituzte taldera, taldeak bikotearen lehenengo lanaren izena jasoz: “Herrima”. Gaur, Herrimak bere lehenengo single-a aurkezten du bideoklip baten laguntzaz: “Chicago Boys”.

Herrima, Suaia eta Lahaine bikotearen talde musikal berria dugu. Hip-Hop-aren formatu klasikotik haratago doan proiektua, non zuzenean jotako instrumentuen presentzia eta pisua nabaria den.

2014. urtean, Gorka Suaia (Gasteiz, 1982) eta Endika Lahainek (Barakaldo, 1982), Venezuelan ospatu zen Bolibartar Abestiaren Jaialdian parte hartu ostean, Suaia eta Lahaine taldea osatzea erabakitzen dute, Taupaka elkartearen laguntzarekin “Herrima” diskoa kaleratuz 2015eko urtarrilean. EP honetan hip-hop-a eta elektronika beraien klase kontzientziak azalarazten duen amorruarekin nahasten da.

Lan hau hainbat zuzenekotan defendatu ostean, indarrak beste proiektuetara bideratzen dituzte, 2019. urtean proiektua berreaktibatzea erabakitzen duten arte. Oraingo honetan partaide berriak gehitu dira bidaia honetara; Xixo (Cherry Boppers taldearen perkusionista), Pagaza (kitarra, trikitixa) eta Markel Andia (dj eta samplerrak Suaia eta Ama Rebel taldean). Formatu berri honi “HERRIMA” izena jarri diote; “herriaren errima”.

Lehenengo single-a “Chicago Boys” izena darama, Washingtonetik Latinoamerika osoan planifikatu diren estatu kolpeak salatu, eta aldi berean, herriek beraien etorkizuna erabakitzeko eta pakean bizitzeko eskubidea aldarrikatzen duen kumbia-reggae estiloko abestia.

Single berri honen ekoizpen musikalaz  Askapen Sound arduratu da eta bideoklip batekin plazaratuko dute. Etchecoy-k ekoiztutako ikus-entzunezko pieza honetan bi mundu elkartzen dira, landatarra eta hiritarra, elkartuko gaituen eraldaketarako mezuaren bila.