Suaia eta Ama Rebel taldeak urtarrilaren 31an aurkeztu zuen “Raggamuffin Kamarada”, taldearen lehenengo lana, Bilboko Kafe Antzokian. Taldea aurkezpen bira, Bad Sound taldearekin batera burutzen ari da, eta gaur Gasteizko Jimmy Jazz aretoan izango dira gaueko 21:00etatik aurrera.

Bideoa, Suaia eta Ama Rebel taldean antzokian emandako kontzertuaren laburpen irudiak biltzen ditu eta Tiro Pun Ekoizpenak arduratu da irudietaz eta edizioaz.