Suaia eta Ama Rebel taldeak bideo berri bat publikatu du gaur goizean, Atarrabian ospatutako Hatortxu Rock jaialdian bildutako irudiekin sortu dutena. Taldeak, bideo honekin, 2019an egindako bira errepasatu eta bide honetan lagun izan dituzten pertsona guztiaei eskerrak eman nahi izan dizkiete.

Regge banda hau 2016an sortu zen Bizkaiko oihanean eta zazpi lagunez osatutako taldea da. Talde honetan biltzen diren kideak proiektu ezberdinetan parte hartu dute, hala nola, Kodigo Norte, Esne Beltza, Potato, Lone Ark, Early Reflections, Gobeo Bay, Aiaraldeko Soinu Sistema, The Cherry Boppers…

Argitaratu duten bere lehenengo lanean, “Raggamuffin Kamarada”  (Taupaka Elkartea, 2018), entzun izan dugunez, talde honen abestiak, jendartean bazterketa arriskuan edo egoeran daudenen aldeko mezuak zabaltzen dira, jendarte egiturari kritika eginez, kapitalismoa interpelatuz; reggaeren sustrai aldarrikatzaileak alde batera utzi gabe eta ikur errebelde eta euskaldunak aldarrikatuz.

Gaur, Zazpi Katu gaztetxearen urteurrenean ikusteko aukera duzue!