Mushkum talde musikalak bideoklip berri bat aurkeztu zuen atzo, “Nire tótem animalia” azken lanean aurkitu daitekeen “Dietrich” abestiaren bideoklipa hain zuzen ere. Dietrich, taldearen lau partaideek oparitzen diguten antzezlan audiobiduala da, eszenaratze surrealista erakusten duena eta satiraren bidez, publikoari sorbalda emanez, taldearen partaide diren bi emakumeek haien sinbologia erabiliz, espektakuluaren boterea hartzen dute.

Mushkum taldea 2016.urtean jaiotzen da, Luis Vilen eskutik, Juncal Altzugarairen ahotsari musika jartzeko. Proiektua idei batetik sortzen da eta denbora pasa ahala, zentzua eta forma hartzen doa. Proiektuari, Luis Vilen bizitza musikalan egondako Josean Valle batzen zaie sortutako musikari pianoa gehitzeko eta Amaya Monleón, dantzaren mundutik datorrena eta Mushkum proiektuari perkusioak gehitzeko eta zuzenezkoetan dantza performanceak inprobisatzeko. Laurak Mushkum musika taldea osatzen dute, berezko nortasuna duen taldea, estiloan bakarra egiten duena, musika artearen begi lerroa bilakatuz. 

2018ko apirilean, taldeak bere bigarren lana argitaratzen du “Nire tótem animalia” (Taupaka Elkartea, 2018), honetan taldearen esentzia naturala barne hartzen du, soinu eta produkzioan egitura berriak esperimentatuz, haiengan influentzia izan duten estilo musikal ezberdinak bereganatuz eta taldearen nortasun seinale bihurtuz, rock akustiko fronterizoa.

2018.urtean taldeak kontzertu ezberdinak eskeini ditu eta horiekin batera, momentu desberdinetan, azken lanan aurkitu daitezkeen abestien bideoklipak argitaratu ditu, taldearen eszenografia eta nortasuna erakutsiz.

“Dietrich”, argitaratu duten azkenengo lan audiobisual hau, 2019ko urtarrilaren 12an filmatu zuen taldeak Bilboko Salón Gibraltarren, taldearen partaide den Luis Vil-en gidaritzapean eta Iñigo Bilbao eta Gotzon Larrea alde teknikoan lagunduz.