Urtean argitaratzen duen bigarren bideoklipa aurkezten digu Barakaldoko rap abeslari gazteak. “SUA” abesti honetan, Laizek jai eremuetan gertatzen diren eraso sexisten aurkako mezuak zabaltzen ditu, emakumeen askatasunaren alde abestuz eta autodefentsa feminista defendatuz.

Euskal rapan aritzen den Barakaldoko neska gaztea dugu Laize. Hamalau urterekin errimak egiten hasi zenetik, Euskal Herriko hainbat tokitan kontzertuak eskaintzen ibili da. Berarentzat rapa injustiziak salatzeko eta giza eskubideak defendatzeko tresna bat da. Abesti bakoitzean erritmo ezberdinak nahastuta, jaia eta borroka batera joan daitezkela erakutsi nahi du. Hasiberria izanda ere, rap estiloan ezarrita dagoen irudi androzentrista eta harroputza,  feminista, iraultzaile eta euskalduna bihurtzea du helburu eta hori erakutsi egiten du gaur aurkeztu berri duen bideoklipean.

Barakaldoko rap abeslariak geldialdi luze baten ostean bizitakoa atzean utzi eta etapa berri bati agurra emateko asmoz sortu egin zuen otsailean argitaratutako “Euskaldunak 2.0” abestia. Otsailean sortzaileak disko bat argitaratzeko asmorik ez zuela esan bazuen ere, abesti solteak bideoklipen laguntzaz argitaratzen doa eta gaurkoan bigarren bideoklipa aurkeztu du “SUA”.

“SUA” izeneko bideoklip berria aurkezten du eta azaldu duenez, abesti honekin jai gune ezberdinetan emakumeon aurkako erasoei erantzun bat eman nahi izan dio abeslariak, emakumeon askatasuna aldarrikatuz eta autodefentsa feministaren deia zabalduz. Sortzaileak feminismoaren defentsa egiten du abestian zehar, “gure gorputzen jabe gara, aske gara nahi dugun moduan mugitzeko”. Bideoklipean dantza askatasunaren adierazpena da, sortzaileak beti egon da dantzari lotuta eta bi arteen (musika eta dantza) nahasketa berezia da berarentzat eta horrela erakutsi du bideoklipean baita eskeintzen dituen zuzenekoetan ere.

Abestiaren grabazioa eta nahasketa Hala Dzipo Barakaldoko musika eskolan egin da, Gorka Gomez-en eskutik. Bideokliparen irudiak Gorka Gomezek hartu izan ditu eta edizioa Laize berak egin du.