“Ez al dituzu parrandako abestiak ezagutzen? Su ta Gar entzuteari utzi eta Erramun Martikorena aitzera pasa al zara? Tabernetara ordez kafetegira joatea nahiago al duzu?, bakarrizketa berriak biltzen dituen galdera batzuk”.

Ion Martinez Esnaolak “Txiki” antzerki eta umorezko bakarrizketen munduan murgilduta ibili da urteetan zehar. Aktoreak 2002. urtean hasi zen bakarrizketak egiten, euskal nortasunari erreferentzia eginez. Gainera, aktoreak 2010. urtean, Aldatzen laguntzen antzerki taldea sortu zuen, hiru antzezlan idatziz eta sortuz eta Euskal Herrian zehar 100 emanaldi baino gehiago eskeiniz.

Ion Martinez Esnaolak, nahiz eta 2002. urtean bere ibilbidea hasi umorezko bakarrizketen munduan, 2015etik aurrera bakarrizketak sortzen hasi zen, lehenengoa “Mil a zien baietz parrez lehertu” izanez eta 2015 eta 2016 urteetan zehar emanaldiak aurkeztuz. 2016 eta 2018 bitartean, “Barrez blai” bakarrizketa aurkezten ibili zen. Guztira 350 ikuskizun baino gehiago eskeini ditu Txikik Euskal Herriko txoko ezberdinetan.

2018.urte bukaeran, gaur aurkezten duen bakarrizketa berriaren prestaketa lanetan murgildu da: “40 urte eta aldapan behera niek”.

Bakarrizketa berriaren izena esaten duen moduan, Txikik umorez beteko du 40 urte betetzean pertsona batek heldu bihurtzen delaren ideia. Horretarako, bizipen ezberdinetatik baliotuz, algara festan parte hartzeko gonbitea luzatzen du Txikik.

Bakarrizketa berriaren lehenengo emanaldiak, otsailean izango dira Donostiako Poltsiko antzerki jaialdian:

Otsailak 10 | 19:00 | El Muro (Gros-Donostia)

Otsailak 15 | 20:00 | Etxarriene (Martutene-Donostia)

Otsailak 22 | 20:00 | La Taberna (Egia-Donostia)