GATOM, BERMEOKO RAP SORTZAILE GAZTEAK, “FVCK NEUTRX” ABESTIA ARGITARATU DU, BIDEOKLIP BATEN LAGUNTZAZ

Gatom, Bermeoko abeslariak “Fvck Neutrx” abestia argitaratu du gaur bideoklip baten laguntzaz, honetan, jendartean arazo larri baten gisa kokatzen ditu neutraltasuna eta kontzientzia falta.

2018.urtean bi disko argitaratu ostean, urte honetan estilo berri batekin dator sortzaileak, erritmo geldoagoak eta prozesamendu ezberdinak dituzten ahots efektu desberdinak erabili izan ditu abesti hau sortzeko momentuan.

2010.urtean hasi zen musikaren munduan eta urte horren bukaeran bere lehenengo maketa argitaratu zuenetik hainbat lan publikatu ditu euskeraz eta gazteleraz.

Esnea hil gazta tiro pun eta Kostako Vibes diskoak argitaratu zituen 2015 eta 2016 urteetan. Iazko hasieran berriz, Kostako Vibes – Binomio lana argitaratu zuen, une horretara arte jorratutako estiloa aldatuz eta rap eta reggae doinuetan murgilduz. Handik eta zortzi hilabetera, lau abestiz osatutako Bueltan gatoz maxia kaleratu zuen. Honetan ere rap eta reggae doinuak uztartuz.

Gaur aurkezten duen “Fvck Neutrx” abestian, trap kutsua duen melodia ilunak dira nagusi, erritmo geldoagoak erabiliz eta ahots efektu ezberdinak erabiliz. Letrari dagokionez, sortzaileak, gaur egungo “Makro” kontzeptuaren kontra egiten du, jendartearen bizitza kontrolatzen duten superfizie handien kontrako mezuak zabalduz eta salatuz. Abeslariaren aburuz, gaur egun, jendartearen neutraltasuna eta kontzientzia falta arazo larriak dira.

Abestiaren instrumentala Gatom berak sortu du eta bideoa Tiro Pun Ekoizpenak sortu du.

2019-05-09T11:24:33+00:002019/05/09|

Cookie-ak erabiltzen ditugu, baina datu pertsonalak ez ditugu gordetzen [informazio gehiago] ACEPTAR

Aviso de cookies