“Bueltan gatoz” diskoa aurkeztu zuenetik urte bat pasa da eta hurrengo urriaren 29an, bere hurrengo lana aurkeztuko du sortzaileak “EuskalSkillz” izena izango duena. Gaur, disko berri horretan aurkituko den “Geure kode” kanta eta bideoklipa aurkeztu du.

Gatomek 2010.urtean sarbidea izan zuen musika munduan, bere lehenengo maketa aurkeztuz. Handik aurrera, hainbat lan argitaratu ditu euskeraz eta gaztelaniaz.

“Esnea hil gazta tiro pun” eta “Kostako Vibes” diskoak argitaratu izan ditu 2015 eta 2016 urteetan. 2018.urte hasieran, “Kostako Vibes – Binomio” lana argitaratu zuen, estilo aldaketa eginez eta rap eta reggae doinuetan murgilduz.  Lan hau, abeslariak 2016. urte bukaeran aurkeztu zuen “Kostako Vibes” lanaren bigarren atala edo “b” aldea izan da, jendartean islatzen den binomio edo dualitateari erreferentzia eginez. 2018ko bukaeran “Bueltan gatoz” diskoa aurkeztu zuen sortzaileak.

Urte bat geroago, datorren astean, urriaren 29an, Gatomek “Euskalskillz” lan berria argitaratuko du, jamaikar soinuetan oinarrituta dagoena. Horren aurrerapen moduan, gaur sortzaileak “Geure kode” abesti eta bideoklipa aurkezten du.

“Geure kode” soinu jamaikarrez beteriko lana da, reggae eta dancehall soinuak nagusitzen direlarik. Audio ekoizpena, nahastea eta masterra Gatom-en eskutik izan da Tiro Pun Ekoizpenak estudioetan. Bideoaren grabazio eta zuzendaritza: Xabier Salazar eta Iñigo Iriondo egin dute.