“Bueltan gatoz” diskoa aurkeztu zuenetik urte bat pasa da eta gaur sortzaileak “EuskalSkillz” lana aurkezten digu, bere 5. lana.  

Klikatu irudian diskoaren fitxa ikusteko eta deskargatzeko!

Klikatu irudian diskoaren fitxa ikusteko eta deskargatzeko!

Gatomek 2010.urtean sarbidea izan zuen musika munduan, bere lehenengo maketa aurkeztuz. Handik aurrera, hainbat lan argitaratu ditu euskeraz eta gaztelaniaz.

“Esnea hil gazta tiro pun” eta “Kostako Vibes” diskoak argitaratu izan ditu 2015 eta 2016 urteetan. 2018.urte hasieran, “Kostako Vibes – Binomio” lana argitaratu zuen, estilo aldaketa eginez eta rap eta reggae doinuetan murgilduz.  Lan hau, abeslariak 2016. urte bukaeran aurkeztu zuen “Kostako Vibes” lanaren bigarren atala edo “b” aldea izan da, jendartean islatzen den binomio edo dualitateari erreferentzia eginez. 2018ko bukaeran “Bueltan gatoz” diskoa aurkeztu zuen sortzaileak.

Urte bat geroago, datorren astean, Gatomek “Euskalskillz” lan berria argitaratu du, jamaikar soinuetan oinarrituta dagoena.

“Euskalskillz” diska berria, Euskaki + skills (habilezi) hitzekin osatutako hitz jokoa da. Gatomen diska berri hau, pasadan urtean atera zuen maxiaren jarraipena dela esan daiteke, batez ere soinu aldetik.

Jamaikar soinuekin jolastu nahi izan du Gatomek diska honetan. Bertan Reggaea eta Dancehalla nagusitzen direlarik. Betidanik berekin ekarri dituen rap doinuak alde batera utzi gabe soinu modernoagoak sortuz.

Diskoa jamaikar soinuan oinarritua dagoela esan daiteke bertan tematika ezberdinak agertzen direlarik. Gizartearen kritikatik hasita, desikasteko beharra dagoela dio Gatomek. Bakoitzak bere kodeak ulertu eta erabiltzearen beharrizana erakusten du diskan. Gazte eta errebelde izatearen grina piztu, denbora aprobetxatzeko beharra (kapitalaren erritmotik at) erakutsi eta gizartearen eraldaketarako ordua dela adierazten ditu diskan beste mezu askoren artean.