Taupaka elkarteak #Ezagutzen atal berri bat aurkeztu berri du, gaurkoan, Zazkel taldeari egindako elkarrizketa. Ikusentzunezko lan honetan, taldearen partaideek Zazkelen sorrera eta ibilbidea azaltzeaz gain, etorkizunera begira dituzten proiektuak eta gaur egun disko berriak ekarriko dituen nobedadeak azaldu ditu taldeak.

Zazkel taldea 2012.urtean sortutako pop-rock taldea da. 80.hamarkadako talde euskaldun eta atzerritarren erritmoetan oinarrituta, sortzaile taldeak euskal pop rock erradikala sortu du gitarra, bateria, baxua, sintetizadorea eta ahotsaren bitartez euskal musikari ekarpen berri bat eskeiniz. Pop musika zein Disco edo Afrobeat musika estiloak dituzte eragin besteak beste, eta aniztasun horretan oinarritzen dira haien konposizioak egiterako momentuan.

Taldeak 2015.urtean atera zuen bere lehenengo kanten maketa eta 2016.urtean, Kaki Arkarazoren gidaritzapean, Garate Estudioetan grabatu zuen taldeak bere lehenengo diskoa. Gaur egun taldeak lan berrien sorkuntzan murgilduta dago, elkarlanean oinarritutakoak eta sorpresak ekarriko dituenak.