Ainara eta Ikerrek Ezagutzen atal berri honetan Antxo eta Pantxa pailazo bikotearen sormena eta bilakaera azaldu dute.

Taulapetik eta Taulagainetik proiektua aurkeztu zuen Taupaka elkarteak 2017ko martxoan, Taupaka Elkartea osatzen duten sortzaileen lanak ikustarazteko asmoarekin. Taulapetik atalean, elkartearen parte diren sortzaileen lanak eta bilakaera azaldu nahi izan dira, bizi izan dituzten esperientzia eta bizipen guztiak barnebilduz. Taulagainetik atala, aldiz, kultura askeadun zuzeneko ekitaldi moduan aurkeztu dira. 2018.urtean, “Ezagutzen” atala sortu du Taupakak, sortzaileei euskarri digital bat eskeintzeko asmoz eta “Taulagainetik-Taulapetik” zituzten funtzioak bat eginez.

Ezagutzen atal honetan, Antxo eta Pantxa pailazo bikoteak bere ibilbidea azaldu ez ezik, 2018ko urrian aurkeztutako “Ahaztuen distira” ikuskizun berria ezagutzeko aukera eskeintzen du. Ainara eta Ikerrek proiektuaren hasiera azaltzen dute, elkartu ziren unetik sortu dituzten ikuskizun ezberdinei eta proiektuaren bilakaerari garrantzia emanez. Bideoan ikusi daitekeen moduan, proiektuaren helburu eta baloreak islatzen dituzte eta gutxi balitz ere, musikak haien sorkuntzetan duen garrantzia ere azaltzen dute.