Gatom Bermeoko rapero gazteak eta Arrano Pertxa Bilboko raperoak elkartu egin dira gaur aurkeztu berri duten “Urdaiboys” abestia sortzeko.

Sortzaile biek bere ibilbidea dute rap munduan eta “Urdaiboys” abestia sortzeko eta bakoitzaren estiloa abesti batean uztartzeko elkartu dira, bideo bat ere sortuz.

“Urdaiboys” abestiaren ekoizpenaz Akabak arduratu da eta letra Arrano Pertxa eta Gatomek sortu dute elkarrekin. Abestiaren grabazioa, nahasketa eta masterraren ardura Gatomek hartu du eta bideoa Tiro Pun Ekoizpenak arduratu da.

Uda eta kostaldeko bazterrak, arduragabetasuna eta askatasuna, Gatom eta Arrano.