121Krew 2000 urtean jaio zen Barakaldo eta Bilbo artean. Sorreran bi kidez osatutako talde ireki hau, denborarekin, handituz joan da gaur egun dituen partaideak izan arte. Prozesu luze honetan norbanakoak higidura kolektibo bati eskeinitakoa funtsezkoa izan da, 121Krew-ren nortasun musikala etengabe bilakaeran dagoen izatean bilakatuz.

2005 urtean lagunen artean geldituko zen “La mansión de los 1000 versos / etxe handi ilun honetan” lana prestatzen dute. Bi urte pasata “El surko del tiempo / Denboraren Ildoa” kaleratzen dute MusikHerria disketxearen barnean. 2009 urtean mixtape grabatzen dute “Guztiok bat… Euskal Rap!!! 1.Bol”, non oso ezaguna egiten den “Gora Baraka! Behera Neguri!” abestia agertzen den. 2011. urte bukaeran “Hiriaren Taupadak” aurkezten dute, aurreko nortasuna eta ikuspegi musikal berriak batzen dituen diska.

Azken lau urteetan taldea etengabe ibili da Euskal Herri osoan zehar kontzertuak ematen. Denbora honetan asko izan dira bidean bizitako esperientziak eta egindako lagunak. 2012.an diska berriaren aurkezpenean murgilduko dira, ikuskizun berri bat prestatuz eta orain arte egin duten moduan, euskal raparen eraikuntzan eta zabalkuntzan lagunduz.

Diskografia